Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa, Hazkunde elkartearen eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko api. 16a, 13:01

Arrasateko Udalak antolatuta, drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa egingo dute maiatzaren 6an, 13an eta 20an, 14:00etatik 17:00etara, Kulturateko Garibai gelan. Apirilaren 26ra arte eman daiteke izena, hemen. Ikastaroa euskaraz izango da eta Hazkunde elkarteak emango du. 

Ikastaroaren helburua da, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileei, begiraleei edo entrenatzaileei tresnak ematea, "nerabeen artean alkohola eta gainontzeko drogen gehiegizko kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko", antolatzaileen esanetan.

Modu horretan, aisialdi, kirol, kultur eta hezkuntza arloko hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei zuzenduta egongo da, "nerabe eta gazteen hurbileko erreferenteak baitira, eta haiekin drogen inguruan hitz egiteko eta arriskuak murrizteko mezuak helarazteko egokiak izan baitaitezke".

Formazioan parte hartu duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak