MondraTEA Eguna egin dute gaur Arrasaten autismoa gizarteratzeko helburuarekin

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 23a, 21:10
MondraTEAko kideak gaur goizean Biteri plazan. (Argazkia: I.A.A.).

Autismoa gizarteratzea helburu duen MondraTEA Eguna egin dute lehenengo aldiz gaur, Biteri plazan. Txatxilipurdik hainbat ekintza egin ditu eta puzgarriak ere izan dira, Atracciones Sanzen eskutik, etxeko txikien gozamenerako. 

Goizeko 11:30etan hasi da MondraTEA Eguna Biteri plazan, eta herritarrek euren ekarpena egiteko aukera ere izan dute egunean zehar. Desiree Ots eta Deiane Madinabeitia dira MondraTEA taldeko kideetako bi eta adierazi dute hasieran jende gutxi egon bada ere, pixkanaka giroa animatzen joan dela. Pozik agertu dira biak: "Jendea etorri da, animatu da eta gainera, kolaboratu du. Hori da garrantzitsuena".

Nabarmendu dute autismoa ezagutzera emateko garrantzitsuak direla horrelako ekimenak autismoa ez delako guztiz ezagutzen gizartean. Desiree Otsek dio jende askok ez dakiela zer den: "Horrelako ekimenekin ikusten dute existitzen dela". Madinabeitiak gaineratu du, ezagutzera emateaz gain, beharrak zeintzuk diren erakusten dutela, eta normalizatzearen aldeko apustua egiten dutela: "Azken finean, gizarteratzearen alde. Gure asmoa hori da. Jarraituko dugu horrelako ekintzak egiten eta gehiagotan entzungo gaituzue".

Haur eta gazteendako ekintzak

Goizean zehar, haur eta gazteek puzgarrietan jolasteko aukera izan dute Atracciones Sanzen eskutik, baina baita Txatxilipurdik anatolatutako ekintzetan aurpegia margotu edota eskulanetan parte hartzeko ere.

Eskulanetan gaur goizean, Biteri plazan. (Argazkia: I.A.A.).

Ohe-elastikoak Biteri plazan, gaur goizean. (Argazkia: I.A.A.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak