Deskontuak eta denboraldi berriko aurrerapenak Arrasateko Merkemerkauan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ots. 23a, 15:44

Udazkeneko eta neguko produktuen Merkemerkaua ari dira egiten Arrasaten bertako dendariek Ibai-Arteren eskutik. Beherapenarekin dituzte sasoi horietako makina bat produktu baina udaberrirako tendentziak zeintzuk diren ere ikus daiteke arropa denda barruetan. Musikarik ere ez da falta izango, bestalde, bihar iluntzera bitartean.

Arrasateko 25 saltoki ari dira parte hartzen eguenaz geroztik egiten ari diren Merkemerkauan. Denda atarietan dituzte jarrita udazkeneko eta neguko produktu asko, deskontuekin, eta datorren urtaroko primiziak ere bai denda barruetan.

Beste behin, gainera, musikaz girotuko dute Merkemerkaua; hiru musika talde arituko dira gaur, egubakoitza eta bihar, zapatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak