"Ahal duena" eginda, galdu egin du Arrasatek donostiarren aurrean (27-45)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 20a, 11:59

Arrasate Rugby Taldeak ezin izan zuen sorpresa eman eta 27-45 galdu zuen atzo, urtarrilak 19, Atletico San Sebastian-Hernaniren aurka. Hamabost jokalarirekin, ordezkorik gabe, zelairatu ziren arrasatearrak eta goiko postuetan dagoen talde baten aurka nekez irabaz daiteke halako egoera baten. "Ahal izan duguna egin dugu, maila oso altua erakutsi dute", adierazi zuen partiduaren amaieran taldeko kapitain Jokin Dolarak.

Aurreko jardunaldian Gasteizko Gaztedi hartu zuten mendean (24-17) arrasatearrek, ligako oilarretako bat, baino atzo ezin izan zuten balentria errepikatu. "Atsedenaldian jarri dugun helburu nagusia lortu dugu; lau entsegu egin eta bonus puntu erasokor bat lortzea. Alde horretatik oso pozik gaude; hamabost jokalari bakarrik etorrita halako maila duen talde baten aurka...", uste du Dolarak.

Hurrengo asteburutik aurrera hasten da euren liga

Datozen jardunaldiak izango dira Arrasate Rugby Taldearendako benetan garrantzitsuak. Gernika, Baztan, Getxo eta Bera-Bera izango dira hurrengo aurkariak, ART-rentzat zuzenagoak direnak: "Mailari eustea da denboraldiko helburua, nola edo hala. Hurrengo urtean hamar bat gazte datoz sekulako gogoekin eta hori aprobetxatu beharra dago; hau izan behar da gure maila".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak