Gael Garcia da 2019an Debagoieneko ospitalean jaiotako lehen umea

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 2a, 13:14

Urtarrilaren 1ean 04:00etan jaio zen bailarako ospitalean Gael Garcia Segovia arrasatearra; 3,670 kilo pisatu ditu eta Mari Carmen eta Mikel dira gurasoak. 2018an Debagoieneko ospitalean jaiotako azken umea, berriz, Unax Fabian Nevado izan da; abenduaren 31n jaio zen 19:00etan 3,640 kilorekin.

“Urteari hasiera oso desberdina eman diogu, oso pozik gaude familian kide bat gehiagorekin. Zer gehiago eska diezaiokegu urte berriari!”, azaldu du bailarako ospitalean 2019an jaio den lehen umearen amak. Erditzerako aurreikusita zeukaten eguna baino ia astebete beranduago jaio da Gael Garcia. Hauxe adierazi du amak: “Erditzerako aurreikusita geneukan eguna abenduaren 25a zen, baina pixka bat atzeratu da eta urteko lehena izatea gura izan du”. Orain, Mari Carmen eta Mikel gurasoak etxera joateko gogoz daude: “Bost urteko Danel umea ere badaukagu eta etxera joateko gogoz gaude, guztiok batera egoteko”.

2018ko azkena

Debagoieneko ospitalean 2018an jaiotako azken umea berriz, Unax Fabian Nevado eskoriatzarra izan da. Abenduaren 31n jaio zen, arratsaldeko 19:00etan, 3,640 kilorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak