Euri zipriztinak jausi arren Santa Marina, Okendo eta Usaetxe ludotekatako hainbat neska-mutiko gerturatu dira jolas parkea eraikitzera. Guraso batzuk izan dituzte lagun, baita Txatxilipurdiko kideak ere, eta Garaion elkarguneko gidarien esanei jarraituta jardun dute lanean lokatz artean.
Parte-hartze prozesu bidez, neska-mutikoek eurek, erabaki dute zer egin parke horretan. Eta gaur gogor jardun dute lanean eguraldi hobea iristean bertan jolas egiteko asmoarekin.