Egunotan Aita Mennin batuko duten arropa Zaporeakeko biltegietara eramango dute, eta datorren astean bertan eramango dituzte kamioietan Greziara, negua gainean dagoelako. Duela bi urte Siriako errefuxiatuen egoerak komunikabidetan izan zuen oihartzunak solidaritate uholdea ekarri zuen, Aita Mennin 18.000 kilo arropa batu zuten. Orain egoera bestelakoa da, Greziako arropa biltegiak hutsik daude.
Arropa bilketa
Emakumezkoen, gizonezkoen eta umeen arropen beharra dago, besteak beste, jakak, prakak, berokiak, txanoak eta bufandak. Galtzerdien beharra ere badago, baina hauek berriak izatea ezinbestekoa da.
2017ko kanpaina
Aita Mennik urte batzuk daramatza arropa bilketa burutzen. Iaz, besteak beste, 18.560 kilo arropa batu zituen, Grezian dauden errefuxiatu siriarrei bidaltzeko.