Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak, herriko Mugimendu feminista osatzen duten taldeek prest dute Emakumeen Indarkeriaren Aurkeko Nazioarteko Egunaren bueltako egitaraua.
Aurtengoan, arreta berezia jarri nahi izan dute eraso matxistekin amaitzeko gizonezkoen egin dezaketen horretan.
Leloak hala dio. Mota guztietako indarkeria matxistaren aurrean: ZU NON ZAUDE? eta jarraian hiru aukera zehazten ditu: Konplizea naiz, Isilik Geratzen naiz, edo kontrako jarrera aktiboa daukat. Gizonezkoek hausnarketa hori egiteak, egoera aldatzen lagundu dezakeela uste dute.
Baina fokua ez dute soilik gizonezkoengan jarriko. Hala azaldu du Jasone Giraldok, zein beste aspektutan zentratuko diren. Domekako manifestazioan erreferentzia egingo diote Justiziak izan dezakeen ardurari. Manifestazioaz gain zapatu goizean doako autodefentsa feminista egingo dute Emakume Txokoan, eta hilaren 28an, Alardeak ukatutako plazara liburuaren aurkezpena egingo dute Kulturaten.