Defendatzen ikasteko lehen urratsak

Xabi Gorostidi 2018ko mar. 4a, 14:04

Aikido eta Kenpo taldeek autodefentsa feminista tailerra antolatu zuten atzo goizean, emakumeek jasan ditzaketen erasoen aurrean nola jokatu daitekeen ikasteko. 40 lagunetik gora hartu zuten parte, eta antolatzaileen esanetan oso saio emankorra izan zen. Hileko bigarren zapatuetan, horrelako doako saioak egiten jarraituko dute.

"Parte hartu zutenengan harrera ona izan zuela esango nuke. Egoera errealen aurrean, zein irtenbide posible egon daitezkeen ikusi genuen. Askoarentzat lehen saioa izan zen, eta halakoetan zaila izaten da dena ondo barneratzea. Oratzeak ondo egitea ez da erreza, eta askok eskuetako indarra baliatzen zuten horretarako. Baina hori ondo egin ahal izateko, indarraren ordez, gorputzaren pisua erabili behar da. Orokorrean gizonezko erasotzaileek, erasotutako emakumeen baino indar gehiago izaten dute, eta horri aurre egiteko gorputzaren inertzia erabili behar da" azaldu du Aikido taldeko Jose Manuel Matasek.

Aikidoa arte martzial berrienetako da, eta Matasen ustez edonork praktika dezake. "Egoera errealei aurre egiteko sortutako diziplina da, eta ez dago lehiatzera bideratuta. Judoan edo Kenpoan ere har daitezke abilezia hauek, baina diziplina hauek lehiara bideratzen dira orokorrean, eta horretarako forma fisiko ona eta indarra beharrezkoak dira". 

Saioak izandako harrera ona ikusita, hilero doako saio bat egiteko asmoa dutela adierazi du Matasek. "Hileko bigarren zapatuetan elkartzea da asmoa, teknika gehiago barneratzeko asmoz. Ulertzen dugu askok ez dutela ordaindutako saioetara joateko gaitasun ekonomokorik, beraz, doako saio hauek lagungarri izango direlakoan gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak