Saioa Karate taldeko partaideak
- Kata Benjamin mixtoak, gerriko horiak eta hori-laranjak: Daniel Caballerok hirugarren postua lortu du.
- Kata Benjamin mixtoak, gerriko laranjak eta laranja-berdeak: Irati Izurrategi lehenengo sailkatua izan da.
- Kata Alebin mixtoak, gerriko laranja-berdetik marroiraino: Nahia Barandiaran lehenengo postuan gelditu da eta Danel Izurrategi hirugarren.
- Kumite Infantil gizonezkoak -40 Kg: Jon Torres lehenengo sailkatua.
- Kumite Infantil gizonezkoak -45 Kg: Ibai Segovia hirugarren sailkatua.
Taldeko arduradunek adierazi dutenez, "txapelketa bikaina" egin dute gazteek eta "osa emaitza onak" lortu direla nabarmendu dute. Txapelketak Gipuzkoako eta Euskadiko lehiaketetarako entrenamendu moduan balio izan diela adierazi dute.