Eguraldi eskasaren aurrean ludotekara familia giroan jolastera

Mirari Altube Arrese 2018ko urt. 14a, 18:53

Okendoko ludotekan Familian jolasean egitasmoa jarri dute abian gaur, urtarrilak 14, eta harrera beroa egin diete erabiltzaileek, izan ere, familia asko elkartu dira. Domeka arratsalde guztietan (17:00-19:00) zabalduko dituzte hango ateak gurasoek eta umeek jolasean jarduteko.

"Ez genekien zenbat familia agertuko ziren eta oso pozik gaude, mordoa etorri dira eta", adierazi du Antton Martinezek, Txatxilipurdiko hezitzaileak. Ipuinak irakurtzeko gunea egokitu dute txoko batean, harearekin jolas egiteko kutxa ere eskura jarri diete umeei, eta asko ibili dira sukaldari lanetan. "Lehenengo aurkeztu egin gara guztiok, elkar ezagutzeko, eta ondoren madalenak egiten hasi". 

Gurasoen proposamenak 

Martxoaren 11 bitartean domeka arratsalde guztietan izango dira familien zain Okendoko ludotekan: "Aurten gainera, familien parte-hartzea bultzatu gura dugu. Guk hainbat ekintza gertatuko ditugu, baina gurasoengandik datozen proposamenak eskertuko genituzke". 

Familian jolasean egitasmoa debalde da, eta izenik eman beharrik egon ez arren, aurrez jakinaraztea komeni dela gogorarazi dute ekintzak hobeto gertatu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak