Gaur, Gudari Eguna, manifestaziorako deia egin du Sortuk

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ira. 27a, 10:52

Gaur, Gudari Eguna dela-eta, manifestazioa egingo da Arrasaten, Sortuk deituta. 19:00etan Seber Altube plazan egingo da elkarretaratzea, eta manifestazioaren ostean ekitaldi xume bat egingo da Monterronen.

1975eko irailaren 27an, bost pertsona fusilatu zituzten; frankismoko azkenak. Geroztik, egun hori hartu dute hainbat gizarte eragilek, aurretik eta geroztik hil dituzten "borrokalariak" omentzeko.

Sorturen komunikatua:

Hainbeste gauza egiteko ditugun garai hauetan, memoria ariketa bat egin eta biktima guztien errekonozimendua indartzeko murgildu gaitezen une bat gure herriko historiaren hainbat gertaeretan. Guztia eman duten lagun horiek ez al dute merezi gure oroimenera ekartzea?
Aurrera egin behar dugu, baina herri honen etorkizuna ezin da eraiki, tarteka, aurretik gertatutako guztia oroitu gabe. Inor ez da ezinbestekoa, baina guztiok gara beharrezkoak. Hurbil zaitez Sebero plazara asteazkenean, gure aurreko borrokalariekin  batera egingo dugu egun horretako bidea eta baita etorkizunekoa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak