"Oso pozik gaude izandako harrerarekin, jendetza elkartu zen eta", adierazi dute arduradunek, eta gaineratu: "Pintxoak eta edaria banatu genuen eta Txaston Dixie band taldeak girotu zuen plaza. Horrez gain haurrak izan ziren jolasean eta tailerretan Kids & Us-ekoekin. Joxe Mari Barriola ere izan genuan, urdaiazpikoa mozten duelako ezaguna den harakina, eta hain zuzen horretan jardun zuen".


