Arrasateko Gure Esku Dagoren autobusak Bilboko manifestaziorako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 6a, 17:58

Kataluniako urriaren 1eko erreferenduma babesteko, irailaren 16an, 17:30ean, Bilbon antolatu den manifestaziora joateko autobusak antolatuko ditu Arrasateko Gure Esku Dagok. 15:30ean irtengo dira Garibaiko geltokitik.

Bi modu daude autobuserako txartelak lortzeko: Arrasateko Jai Zale, Monte eta Taupa tabernetan erosita eta irailaren 7an, 8an, 9an eta 14an, 19:00etan, Portaloian jarriko duten salmenta mahaian eskuratuta; egun horietan euririk bada, Uarkapen egongo gara. "Kataluniari, egun historiko horretan, zure atxikimendua eta babesa emateko, zatoz Bilbora!", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak