Merkemerkaua azoka asteburuan

Jokin Guridi 2017ko ira. 6a, 17:54

Aurtengo martxoko azoka.

Ibai-Arte merkatari elkarteak antolatuta, irailaren 8 eta 9an egingo da aurtengo udaberri-udako stock azoka Arrasaten. Ostiral arratsaldean eta larunbatean herriko kaleetan zehar saltokiak kalera aterako dira.

Bi egun hauetan saltokiek beraien produktuak kalera aterako dituzte prezio oso murritzetan. Besteak beste, Olarte, Otalora Lizentziaduna, Garibai etorbidea, Zarugalde, Erdiko kale eta Iturriotz kaleetan barrena zabalduko da MerkeMerkaua. Izan ere, emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan, optikan eta kirol produktuetan deskontuak izateko aukera izango da ostiral arratsaldean, 16:30etatik 20:00etara, eta larunbat goizean, 10.00etatik 20:00etara.

Aurtengo edizioan 33 izango dira parte hartuko duten komertzioak: Artz, Bc, Bea Lentzeria, Errekamendi, Garraxi, Gili-Gili, Intersport Loramendi (Garibai), Intersport Loramendi, Itxaso, Josle, Kapikua, Kili-Kolo, Lizarralde Kirolak, Lore, Luko, Mabel, Maitia, Markiegi, Merche, Oskarbi, Ouka, Rezusta Karrikiri, Promise, Sikol, Tamayo, Tipi-Tapa, Troko, Tikitto, Txuntxurunberde, Txuri-Beltz, Ume eta Zubia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak