Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen defentsan antolatzen den egun honetan aldarrikapenak bat egingo du festarekin. Horretarako, egitarau zabala prestatu da bi egunetan zehar banatuta:
Irailaren 9a, larunbata
- 22:00tan kontzertua gaztetxean: Drop! aretxabaletarren hardcore basatia, 5 Twisters arrasatearren itzulera urte askoan jo gabe egon ondoren, Antilligent berlindarren hardcore-punka eta Azpeitiko Legen Beltza taldearen trash-metala ikusteko aukera.
Irailaren 16a, larunbata
- 11:00etan umeen txokoa Biteri plazan, jolasak, tailerrak, musika eta pintxoak egongo direlarik.
- 12:30tan kontzertuak: Herstura, Taupa tabernan, eta Jasan, Monten.
- 13:15tan kontzertuak: Ain1, Kajoi eta Itzala taberna kanpoaldean, eta Trutens Band, Ezkinan.
- 14:30tan bazkari herrikoia Biteri plazan. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira 13 eurotan Monte, Basati eta Taupa tabernetan.
- 17:00tan kontzertuak: Deskarga, Ekaitz tabernan; WC, Branka Tabernan; Bitz, Etxoste tabernan; Crap Iturriotz tabernan; eta Tara, Iluntz tabernan.
- 18:00tan kontzertuak: Perlata, Osorik tabernan; Hiena, Jai Zale tabernan; Txerrikumeak, Basati taberna; Tears & Beers, DAT tabernan; eta Las Clitorix, Muxibar tabernan.
- 19:30tan manifestazioa herriko plazatik abiatuta euskal preso, errefuxiatu eta iheslari politikoen eskubideen defentsan.