Atletismoko epaile Jose Ramon Petreñas hil da

Xabier Urtzelai 2017ko abuztuaren 31

Jose Ramon Petreñas –ezkerrean– Jon Ormaetxearekin batera. 2010ean urrezko ezkurra jaso zuten biek epaile moduan egindako lanagatik.

Gipuzkoako Atletismo Federazioko epaile Jose Ramon Petreñas hil da, 80 urterekin. Sestaon jaioa (1936), Arrasaten 80ko hamarkadan hasi zen epaile lanetan, semea atletismoan hastearekin batera, eta 2010ean Gipuzkoako federazioak urrezko ezkurrarekin saritu zituen Petreñas bera eta Jon Ormaetxea, ordura arte atletismoaren alde egindako lanagatik. Hemen orduan bi arrasatearrei GOIENAN egindako elkarrizketa. Goian bego.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak