Arrasateko alkateak azaldu duenez, atzo langileen ordezkari Rikardo Perezekin izandako bileran Udal gobernuak langileen aldeko jarrera berretsi zuen.
Atzo, era berean, enpresako zuzendaritzak langileekin izandako batzarrean ezustean jakitera eman zuen plan industrialaren baitan "alternatibak" aztertu eta aurkeztuko omen dizkiete datorren astean.
Gaur, berriz, Raimundo Jimenez Fagor CNAko kontseilari delegatuarekin eta Mikel Gabilondo diru kontuen arduradunarekin batzartu da Arrrasateko alkatea, eta zuzendaritzak izandako jardunbidea desegokia iruditu zaiola jakinarazi die. Era berean, alkateak azaldu du gaurko bileratik ez dela erabat baikor atera: "Guk inondik inora nahi ez duguna da Arrasate desindustrializatzea, eta ez digute garbi esan hori gertatuko ez denik".