Berria bart egin du ofizial Zaragozak, fitxaketen merkatua ixteko bezperan. Zaragozan, besteak beste, Alain Oiartzun eta Jabi Ros txuri-urdin ohiekin batera aritzeko aukera izango du 31 urteko atzelari arrasatearrak.
Joan zen maiatzean iragarri zuen Realak Mikel Gonzalez de Martinek ez zuela klubean jarraituko, lehen taldean 11 urte egin eta 300 partidu jokatu ostean. Maiatzaren 15ean, etxeko azken partiduaren atarian, zaleen aurrean Anoetan agurtzeko aukera izan zuen Realeko kapitain izan denak. Jokin Aperribai presidenteak klubeko urrezko intsignia jarri zion.
Mediku azterketa gainditu ostean sinatuko du kontratua. Zaragozarekin lehen mailara itzultzea izango da Gontxa-ren kirol helburu nagusia.