Indusketak egingo dituzte Kanpantorpean

Maite Txintxurreta 2017ko abu. 28a, 16:32

Arrasateko San Juan Parrokiako Kanpantorpean indusketak egingo dituzte irailean hasita. Laurogeita hamargarren hamarkadan bertan egindako eraberritze lanetan arropa elizkoiekin jantzitako giza gorpuzkiak zituen sarkofago bat azaldu omen zen. 

Itxura batean, baina, eraberritze lanetan egindako aurkikuntza ezkutatu eta berriro ere lurperatzea erabaki zuen lanetaz arduratu zen enpresak, baina lekuko baten testigantzari esker jakin ahal izan da horren berri. Hortaz, bere momentuan aztertu ez zen aurkikuntza horren inguruan gehiago jakitea da irailean hasiko diren azterketen helburua.

Bada, ustezko aurkikuntza horren berri izandakoan, Arrasate Zientzia elkarteko kideak horri buruzko informazioa biltzen hasi ziren, eta, aztertutako dokumentazioetan Palentziako obispo bati buruzko informazioa agertzen omen zen. Elkartekoen teorietako bat da Tellamendi inguruan, Aramaion, topa daitekeen hilarri batekin zerikusia izan dezakeela. Goi erdi Arokoa izan daitekeen hilarri horrek, hain zuzen, obispo baten erailketari egiten dio erreferentzia.

Aranzadiko Alfredo Moraza arkeologoak zuzenduko ditu indusketak, eta Paco Etxeberria mediku forentseak aztertuko lituzke bertan ager daitezkeen giza gorpuzkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak