Sutea piztu zen gela itxita egoten da segurtasun arrazoiengatik, eta sua ez zen bertatik atera, oxigenorik gabe geratu eta bakarrik itzali zelako.
Elektrizitate gelari itsatsita kloroa eta azidoa gordetzen diren gela dago. Sua bertara heldu izan balitz, kalteak larriagoak izango ziren, nahaste toxiko bat gertatuko litzatekeelako, baina zorionez ez zen halakorik gertatu eta kalteak sare elektrikora mugatu dira.
Udal langileek lana izango dute ondorengo egunetan, instalazio elektrikoa berritzeko, baina Garairen asmoa da asteburura begira kiroldegia berriz erabilgarri izatea.
Uda sasoiko beroekin igerilekurik gabe egoteak sor ditzakeen eragozpenengatik, esker oneko hitzak izan ditu Garaik kiroldegiaren erabiltzaileentzako.