34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo biolentzia matxista kasu batengatik

Xabi Gorostidi 2017ko uztailaren 24a

Erasoa jaso zuen emakumeak egin zion dei Ertzaintzari eta handik gutxira atxilotu zuten ustezko erasotzailea, 09:00ak aldera. Tratu txarrengatik salaketa bat jarri zuen emakumeak 2017ko otsailean, eta gaur goizean epaitu dute erasotzailea Bergarako auzitegian.

Ertzaintza biktimaren etxean agertu zenean, kolpeak antzeman zizkioten aurpegian, eta Arrasateko Ospitalean artatu behar izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak