Gero arte, Irati tabernari

Imanol Gallego 2017ko uzt. 21a, 22:15

Irati tabernak ateak itxiko ditu denboraldi batez, zaharberritze lan sakonak egin eta itxura aldatuta berragertzeko. Horren aurretik, baina, lagun, bezero eta herrikideei eskainitako festa antolatu dute.

1980an zabaldu zituen ateak Irati Herriko Tabernak, eta 37 urteren ostean, berritzeko beharra sumatu dute arduradunek. Momentu honetan tabernaren osasun maila ez dago bere onenetan, garai hobeak bizi izan ditu. Nolabait, Irati tabernaren eraberritze proiektuak egoerari buelta emateko helburua du. 

Herrikideendako festa

"Irati taberna bat baino gehiago izan da", horrela laburbildu du bertako kide historikoetako bat den Harristik, tabernaren historia. Gaurkoa, barraren bi aldetan bizitakoak gogora ekartzeko eguna izan da. Gero arte esateak duen zapore gazi gozoa arintzeko, jendeak edaria eta musika erabili ditu. Askok edatekoa eskuetan zutela entzun dituzte arratsaldeko bi kontzertuak.

Ane eta Asier bikote gazteak ireki du tabernaren atzean dagoen plazatxoan inprobisatu duten agertokia. Beraien ostean, oholtzak lagata zituzten Ain-1 taldeak eskaini du bere musika. Kontzertuen ostean iritsi da egun hau gogora ekarriko duen talde argazkia ateratzeko unea.

Afari herrikoia

Euskal Herrian askotan gertatzen den moduan, Irati tabernaren festak ere izan du bere afaria. Ferrerias kalean jarri dituzten mahaien bueltan, 37 urte hauetan, tabernako bezero, lagun eta langileak izandakoak batu dira. Bertaratutakoek, baina, agur esateko afaria baino gehiago, etapa bat itxi eta arrakastatsuago bat zabaltzeko garaiaren hasiera otordua dela aipatu dute.

Jaia ez da amaitu afalosteko kontu edari eta berriketaldietan, musika eta algara goizeko ordu txikietaraino luzatu da-eta.

 

Erlazionatuak

Herrikideendako festa

Imanol Gallego 2017 uzt 21 Arrasate

Irati tabernaren herri afaria

Imanol Gallego 2017 uzt 21 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak