Zerrajerako, Maalako eta Ferreriaseko auzo-jaiak ate joka

Xabi Gorostidi 2017ko uzt. 20a, 11:38

Uda sasoian herriko festak astebururo izaten dira nonahi, baina ez herritakoak soilik, baita auzoetako jai herrikoiak ere. Santamainakoei testigua hartuta, bihar hasi eta eguaztenera bitartean herriko hiru auzotako jaiak ospatuko dira; Zerrajerakoak, Maala Errabalakoak, eta eguaztenean, aldiz, Ferreriasekoak.

Zerrajerako jaiak gaur egingo du eztanda. Haur jolasak, musika emanaldiak, haurren eta nagusien afariak eta dantzaldiak izango dira Deba errekaren beste aldeko txoko horretan.

Bihar Maalakoen txanda izango da eta goizeko etxafuegoetatik gau erdiko su artifizialak arte jai giroan murgilduko dira.

Eguaztenean Ferreriaseko jaiak izango dira, aurten gainera Irati tabernak ateak itxiko dituen pizgarriarekin.

Jarraian egitarau guztiak:

Zerrajerako jaiak, egubakoitza 21

  • 17:00 Haur Jolasak
  • 18:15 Dantza erakustaldia Nerea Fitness-en eskutik.
  • 19:00 Konpartsa txikia
  • 20:30 Haur afaria
  • 21:15 Afaria
  • 22:00 Dantzaldia Gauargi taldearekin.

Maala Errabalako jaiak, zapatua 22

  • 09:00 Etxafuego jaurtiketa
  • 17:00 Haurrentzako jolasak eta txokolate-jana
  • 19:30 Riff And Chips talde blueseroa Monte tabernaren eskutik
  • 21:00 Afaria estradetan
  • 21:30 Dantzaldia
  • 23:55 Su artifizialak

Ferrerias kaleko jaiak, eguaztena 26

  • 08:00 Etxafuegoak
  • 12:00 Txistularien kalejira
  • 17:00 Haur jolasak eta txokolatada
  • 19:00 Erraldoien konpartsa eta txistularien kalejira
  • 19:00 Meza parrokian
  • 21:00 Kale afaria
  • 23:00 Dantzaldia

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak