Musakolako kiroldegiak 40 urtetan izan duen bilakaeraren parte, bederatzi alkate izan dira, eta Jose Antonio Ardanza, Xabier Zubizarreta, Ino Galparsoro eta Inazio AzkarragaUrizar ekitaldian ez badira izan ere, hainbat bizipen kontatu dituzte bertaratu direnek.
Gidari lanetan, kiroldegiko arduradunak eta Ander Garai kirol zinegotzia aritu dira: "Gure ideia, azken 40 urtetan izan diren bederatzi alkateak gonbidatzea zen, kiroldegiaren bilakaeraren parte izan direlako… azkenean, hainbat batu ditugu eta bisita gidatua egin dugu kirol instalakuntza guztiak ikusiz". azaldu du Garaik.
Aldaketa handienak berbagai
Besteak beste, hasieratik hona gehien aldatu dena goiko gimnasioaren eremua dela adierazi dute alkate ohiek, lehen taberna zena. Bestalde, Mojategiko gunea ere, duela hamar urte egin zen, bisualki aldaketa handiena jaso duen eremua dela azaldu dute.
Kiroldegiko kantxa nagusia bisitatu dutenean ere, egubakoitzetan, boxeo egoten zela ere aipatu dute, kontzertuak ere egiten zirela, eta kirol guneaz gain, eremu sozial gisa ere erabiltzen zela, besteak beste.
Amaitzeko, luntxa egin dute, eta beste hainbat kontuz hitz eginaz eman diote amaiera bisitari.