goiena.eus

Malen Ruiz de Azua bederatzigarren Europako 23 urtez azpikoen txapelketan

  Kirola  Arrasate

4,20 metroko marka egin du finalean. Urrea Angelica Moser suitzarrarendako izan da 4,55 metroko markarekin.

Malen Ruiz de Azua bederatzigarren Europako 23 urtez azpikoen txapelketan
Malen Ruiz de Azua. (artxiboko irudia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Atzo arratsaldean jokatu zen Polonian Europako 23 urtez azpikoen txapelketako pertika-jauzilarien finala. Saio erabakigarri horretan Malen Ruiz de Azuak 4 metroko, 4,10 metroko eta 4,20 metroko jauziak egin zituen eta bederatzigarren sailkatu da txapelketan.

Egueneko sailkapen fasean eskuratu zuen pertika-jauzilari arrasatearrak finalerako txartela. Lehenengo aldia zuen txapelketa honetako finalean; izan ere, hirutan egon da Europakoan eta aurten sailkapen fasean aurrera egitea zen erronka.

4,20 metroko saltoaz eskuratu zuen finalerako txartela eta gainerako atletek marka berberarekin sailkatu ziren. Finalean bederatzigarren postua egin du marka berberarekin.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa