Udazabal 17 ekimenaren baitan, Topa ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta kementsu batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen.
Kaleko adierazpen garaikideak Zaldibarko pilotalekua oholtza bihurtu du, artearen edukiontzi; eta bertaratu direnak ikusle baino, bi estilo ezberdin horien elkarrizketaren lekuko izan dira.