18:30ean egingo du jaiak eztanda Santa Marinan

Xabi Gorostidi 2017ko uzt. 14a, 14:30

19:00etan alkatetzako lehiotik bolo-boloa egingo dute eta 19:30ean txokolatada izango da Santamaña elkarteak antolatuta. Lehen eguna dantzan bukatzeko Amaia DJk dantzaldia egingo du 22:30ean.

Zapatuan ekintza ugari izango dira; Arizmendi ikastolako patioan puzgarriak eta giza mahai-futbola, mahi-futbol txapelketa Monserrat tabernan, poteo herrikoa eguerdian, Cojonudos dastaketa, eta eguna amaitzeko Sol de Baté talde andaluziarrarekin dantzaldia.

Domekan, aldiz, meza nagusiaren ostean bazkaria egingo dute erretiratuentzat, eta 19:30ean  El Club de la Comedia-ko monologoak izango dira Agerre enparantzan

Hemen egitarau osoa egunez egun:

Uztailak 14 ostirala:

  • 18:30ean, bandera igoera eta suziriaz jaiari hasiera.
  • 19:00etan, alkatetzako leihotik bolo-boloa.
  • 19:30ean, Santamaña elkarteak antolatuta txokolatada buruhandiak eta suziriak.
  • 20:00etan, pintxopotea auzoko tabernetatik.
  • 22:30ean, dantzaldi paregabea DJ Amaia-ren eskutik

Uztailak 15, larunbata:

  • 10:00etan, diana eta suziriak.
  • 11:00etan, Santa Teresako aparkalekuan puzgarriak eta giza mahai futbola.
  • 13:00etan, poteoa Miranda txaranga famatuarekin.
  • 17:00etan, puzgarriak Santa Teresako aparkalekuan, buruhandiak eta suziriak alkatetzatik.
  • 17:00etan, Montserrat tabernan mahai futbol txapelketa. Lehenbiziko hirurentzat garaikurrak eskainiz.
  • 18:00etan, Agerre enparantzan, auzoko txarangak antolatuta cojonudos dastatzea.
  • 20:30ean, Miranda txarangarekin poteoa.
  • 22:30ean, Sol de Baté talde andaluziarren dantzaldi eta abesti festibala. Atsedenaldian su artifizialak!!!

Uztailak 16, igandea:

  • 10:00etan, diana eta suziriak.
  • 11:00etan, Santa Teresako aparkalekuan puzgarriak eta giza mahai futbola.
  • 12:00etan, Santa Teresako aparkalekuan bitsa festa txikientzat.
  • 13:00etan, poteoa Miranda txarangarekin.
  • 13:00etan, Meza Nagusia Andra Mari Mesedetako elizan.
  • 14:00etan, jubilatuentzat, bazkaria Andra Mari Mesedetako komentuan.
  • 19:00etan, Donostia tabernak antolatuta barbakoa
  • 19:00etatik 21:00etara, urdai, solomo eta abarren dastaketa Ugarteko tabernako bezeroentzat.
  • 19:30ean, Agerre enparantzan El club de la comedia Enrique Grande eta Miguel 925 monologistak.
  • 22:00etan, suziriak, traka eta jai amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak