Zer egingo da jardunaldi horietan?
Mundu osotik etorritako 100 gaztek langabezia, lanaren debaluazioa edo bizi kalitatearen jaitsiera bezalako gaiei buruz eztabaidatuko dute, eta gizarte hobeago bat lortzeko konponbideak ere jorratuko dituzte. Antolatzaileen helburua da, gazteekin ekonomia soziala bultzatzeko nazioarteko lan talde bat osatzea.
Izena emateko baldintzak
- 19 eta 35 urte bitartean izatea, eta gutxienez urtebeteko esperientzia ekintza solidarioetan edo ekonomia sozialarekin lotutakoetan.
- Nazioarteko solidaritatearekin interesatuta egotea, eta horrekin lotutako proiektuak egiteko grina.
- Behin jardunaldiak amaituta, urte bateko edo bi urteko epean jarraipen aktibitateak egiteko prestutasuna izatea.
- Ezinbesteko baldintza: Ingelesez komunikatzeko gaitasuna.
Non eta nola egin izen ematea?
Uztailaren 16a da kandidaturak aurkezteko azken eguna, beraz, interesa dutenek azkar ibili beharko dute. Lotura honetan klik egin eta datu pertsonalak sartuz egin behar da izen ematea.
Jasotako kandidatura guztien artean antolakuntzak aukeraketa prozesu bat egingo du, eta bertatik aterako da nazioarteko 100 gazteen zerrenda. Bidaia gastuak eta bertako egonaldia osoa antolakuntzak ordainduta izango dira.
Prozesu honetako edozein zalantza azaltzeko e-mail hau erabili daiteke: youthcamp@gsef-net.org