Seber Altubera hurbiltzen direnek hamaika postu izango dituzte, non sasoiko produktuak, kontserbak, okela ekologikoak, egurrezko tresnak eta orturako makinaria egongo diren salgai.
Sasoiko produktuen artean hauek nabarmendu ditu Lazpiurrek: kalabazinak, lekak, Gernikako piperrak, berenjenak, zerbak, pepinoak eta erremolatxa.
Azkenik aipatzea irailera arte ez dela azokarik izango, abuztuan ez baitute egingo.