Kamioi bat auto ilarak sortzen ari da Muzibarreko biribilgunean

Jokin Guridi 2017ko uztailaren 12a

Kanpazartik behera etorritako kamioi bat gelditu da trabatuta Zarugalde kalea, Otalora Lizentziaduna kalea eta Bizkaia etorbidea elkartzen diren biribilgunean eta auto ilarak sortzen ari da Arrasateko kaleetan zehar. Udaltzainak bertan dira eta txandaka autoei pasoa emanez trafikoa bideratzen ari dira arazoa konpondu bitartean. Beraz, pazientzia eskatzen zaie bertatik pasatu behar diren gidariei, eta beste bide batzuk erabiltzea gomendatzen da Arrasate gurutzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak