Musika beltza udako arratsalde baterako

Txomin Madina Milikua 2017ko uzt. 7a, 21:46

Gaurkoa lehen kontzertua izan da Shalom Shalom!! taldearentzat.

Beroaren aurka edari fresko bat hartu bitartean entzuteko musika ezin aproposagoak hartu ditu gaur arratsaldean Arrasateko Taupa tabernaren inguruak Shalom Shalom!! taldearekin.

Udazabal egitarauaren barruan, talde moduan lehenengo kontzertua eskaini du Shalom Shalom!! boskoteak eta blues, soul, jazz eta funk estiloko doinuekin entzule ugari batu dute. Nabarmentzekoak, musikarien abilezia eta Bea Asurmendi abeslariaren ahots indartsua. Argi geratu dira horiek, esaterako, Marvin Gayek eta Creedence Clearwater Revivalek ezagun egin zuten I Heard it Through the Grapevine abestiaren bertsioarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak