Egun horretan, kanpoko igerilekuetan puzgarriak eta jolasak eskainiko zaizkie herritarrei egun osoan zehar. Alde batetik, urpeko arkeologia ezagutzeko aukera egongo da igerileku handian. Ekintza berezi honek "ULUBURUN: naufragioa igerilekuak" du izena eta dibertigarria izateaz gain, helburu didaktikoa du, urpeko arkeologiaren lana ezagutzeko aukera ematen baitu.
Horrez gainera, igerileku handian puzgarri erraldoiak ere egongo dira. Ertainean aldiz, saltxitxa erako puzgarria egongo da goizez eta alfonbra magikoa arratsaldez. Eta, txikienek ere, izango dute zerekin disfrutatu txapoteo igerilekuan txirrista txiki bati esker.
Ekitaldi instituzionala
Kiroldegiko sarreran, orduko kiroldegia eta gaur egungoa alderatu ahal izango da, airetiko ikuspegitik egindako argazkiei esker. Ekitaldi instituzionala ere izango da; bertan, kiroldegia inauguratu zenetik hona izandako bederatzi alkateak izango dira. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan egingo da eta, behin alkateak elkartuta, egungo instalazioak bisitatuko dituzte.
Aipatu, eskainiko diren ekintzak direla eta, egun horretan, igeriketa eremua igeri egiteko mugatu egingo dela.