Gabonetan elkartu eta egitasmoa sortzeko lanean hasi zen bakoitza bere kontura, eta martitzenean egin zuten lehenengo entsegua elkarrekin. Debagoieneko hiru musikariez gainera Durangoko Asier Elias bateria-joleak eta Ander Unzaga piano-joleak osatzen dute musika beltza oinarri duen boskotea.