Txatxilipurdiko kideek azaldu dutenez, astean birritan gerturatzen diren haur eta gaztetxoekin ekintza bereziak egingo dituzte, eta gonbidapen mezua helarazi dute programaren abantailak aprobetxatzeko: "Uztailean, arratsaldez, Arrasateko igerilekuan izango da zer irakurri eta zer jolastu. Bertan ikusiko dugu elkar!"