"Orokorrean antolatu ditugun ekintzen gaineko erantzuna oso ona izan da. Dragoi-janeko txartelak aldez aurretik saldu ziren", esan du AEDko Itxaro Artolak. Eta bertso jaialdia bera ere eguraldiak errespetatu egin zuela azpimarratu du. "Aurtengo sanjuanetan giro oso polita izan da", dio Artolak.