Uztailean ere indartsu joko du kulturak

Ane Vitoria 2017ko eka. 28a, 12:36

Bariku gauean, Arrasate Musikaleko Big Band taldeak emango dio hasiera Arrasateko Udalak urtero antolatzen duen Udazabal programari. Programa honek, uztaila osoan zehar kulturarekin lotura duten ekitaldiak eskainiko ditu.

Kontzertuak, dantza ikuskizunak, musika emanaldiak, antzerkia… askotariko ekintzak bilduko ditu aurtengo Udazabal programak. Aurten guztira hamaika emanaldi eskainiko dira bost kokagune ezberdinetan eta, edizio honetan gainera, dantzak garrantzia handia izango du.

2008an jarri zen martxan lehendabizikoz Udazabal programa eta Arrasateko Udalaren eskutik dator; hala ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du. Uztailan antolatzen denez eta,  "ekitaldiez modu ireki eta gozagarri batean disfruta ahal izango da", esan du Kultura teknikari Jon Garaik. Asteburu honetan emango zaio hasiera Udazabal programari Arrasate Musikaleko Big Band taldearen kontzertuarekin eta baita, Pirritx eta Marimotx pailazoek domekan eskainiko duten ikuskizunarekin. 

Hortik aurrera, eta uztailaren 30ra bitartean hainbat eta hainbat izango dira eskainiko diren emanaldiak; hiru kontzertu, sei dantza emanaldi eta bi antzerki. Gainera, uztailan zehar antolatzen diren beste ekintza batzuek, Udazabeko egitarauan ere sartu dituzte: hala nola, Rocio eguna, Munduko arrozak, Mondrally, Baserritarren azoka, yoga erakustaldia eta abar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak