Mendizabalek aise garaitu du Jaka (22-5)

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 25a, 19:08

Uarkape pilotalekuan pilota partidu profesionalez gozatu ahal izan dute gaur arrasatearrek. Lehen partiduan; Dariok eta Erostarbek 22-17 irabazi diote Elordi eta Irustari. Bigarrenean, aldiz, Aitor Mendizabalek 22-5 irabazi dio Jakari.

"Gogorra eta ikusteko polita izan da lehen partidua", adierazi du Jokin Etxaniz Aspeko zuzendari teknikoak. Bestalde, bigarren partidua, berriz, Mendizabalak ez diola Jakari jokatzen utzi, gaineratu du. 

Lehen partiduan maila ona eman dute lau pilotariek, eta hainbat tanto eder ikusteko aukera izan da. Hala berdin samar joan da partidu guztia, eta azkenean 22-17 gailendu dira Dario eta Erostarbe.

Mendizabal bikain

Buruz buruko partiduan aldiz, Mendizabal ederto aritu da, partiduaren erritmoa markatuz, eta Jakak ezin izan du antzuolarraren aurka ezer egin. Markagailuan argi geratu da hori, izan ere 22-5 irabazi dio Mendizabalek. "Eriken fuertea airezko jokoa egitea da, eta Aitorrek ez dio utzi hala jokatzen. Tantoak bukatzen oso ondo aritu da, berak uste baino hobeto nik uste…", azaldu du Etxanizek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak