80 urtetik gorako nagusiek Udal ordezkarien omenaldia jaso dute

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko eka. 24a, 19:15
Julia Berezibar eta Feliciano Bellido Amaia Azpiazu, Jose Riviere eta Maria Ubarretxenarekin.

Urteroko ohiturari jarraituz, gaur San Juan eguna izanik, herriko 80 urtetik gorakoei omenaldia egin diete Udalak Etxaluzeko eraikineko Abaroaren egoitzan. 155 lagun batu dira, eta horietako nagusienek, Julia Berezibar (101 urte) eta Feliciano Bellidok (97 urte) Maria Ubarretxena alkatearen eta Ongizate zinegotzi Amaia Azpiazuren eskutik lore sorta bana jaso dute.

Abaroako presidente Jose Rivierek, ongi-etorria egin diete bertaratutakoei eta ondoren Maria Ubarretxenak hartu du hitza. Segidan opariak banatu dizkiete, lor sorta nagusienei eta giltzatako bana gainontzeko parte-hartzaileei. Ekitaldia borobiltzeko, luntxa izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak