Arrasateko San Juan Jaiak 2017

goiena.eus

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak

  Gizartea  Arrasate

Gorputz askeen iraultzaren aldeko aldarrikapena eta txupinarekin eman diote hasiera San Juan jaiei txosnetan.

Arrasatearrei kosta egin zaie txosnagunera hurbiltzea, baina 12:10 aldera kuadrilla gazteak hasi dira gerturatzen. Ekitaldi azkar batekin eman diote hasiera jaiei, Pottogorrien "Gora Puta Juanak!" aldarrikapenaren ostean txupinaren momentua etorri da, eta horrekin San Juanei hasiera eman zaie txosnetan.

"Gora Puta Juanak!"

"Amak, birjinak edo putak, beti errudun, beti sutara kondenatuak" zioen Pottogorriek oholtza gainean irakurri duten testuak. Sua eta inguruko dantzak marrazten zituzten bitartean idatzia irakurtzen jarraitu dute; "baina guk, sutan erre beharrean, suaren inguruan dantza egitea erabaki dugu, biluztu eta abestea, mozkortu eta txortan egitea, goizari egun onak eman eta oraindik dantzan jarraitzea". Amaitzeko akelarrera eta suaren inguruan dantza egitera gonbidatu dituzte herritarrak eta "Gora Puta Juanak!" mezuak eman dio amaiera erakustaldiari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 1

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 2

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 3

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 4

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 5

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 6

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 7

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 8

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 9

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 10

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 11

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 12

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 13

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 14

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 15

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 16

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 17

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 18

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 19

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 20

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 21

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 22

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 23

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 24

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 25

Txosnagunean hasi dituzte San Juanak - 26

Erantzunak

Erantzuna | #1

Gizartea gero eta gutxiago ulertzen dut. Duela egun batzuk, herriko denda baten iragarkia salatu, zentsuratu eta hondatu zuten, eta orain aldiz toplessean aldarrikatzera irten dira oholtza gainera Pottogorriak. Bata iragarki sexista eta estereotipatu bat den bitartean, bestea aldarrikapen feminista bat da, eta niri, antzerako gauza bat iruditzen zait.

Gaurkoan baina, ez naiz PUTA JUANAK leloarekin sartuko, baina pasa den urteko erantzunaren ostean, berriro ateratzea... tontakeri hutsa iruditzen zait, batzuen burugogorkeriaren beste adibide bat.

Berdintasuna aldarrikatzeko, klitori erraldoi bat, toplessa eta irainak behar badira... argi dago, hau ez dela nire aldarrikapena.

Ondo pasa San Juanetan.

Ahotik ahora, tira!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa