San Juan kontzertua Arrasate Musikaleko bandaren eskutik

Ane Vitoria 2017ko eka. 23a, 09:14

Urtero bezala, San Juan egunean, ekainaren 24an, hain zuzen, Arrasate Musikaleko bandak kontzertua eskainiko du; eta hura bihar bertan izango da.

Bihar goizean eskainiko dute Arrasate Musikalekoek urteroko San Juanetako kontzertua. Musika emanaldia, bihar 13:00etan izango da Monterron parkean eta, bandak, guztira, zazpi abesti eskainiko ditu. Hala ere, goizeko hamaiketan kalejira ere izango da bandaren eskutik udalerriko kaleetan zehar.

Egitaraua

Mikel Markiegiren zuzendaritzapean Arrasateko Bandak eskainiko dituen abestiak hauek dira:

Suspiros de España (Antonio Alvarez Alonso)

Maite (Pablo Sorozabal)

La Gran Via (Federico Chueca)

A Discovery Fantasy ( Jan de Haan)

Waltz N2 (Dmitri Shostakóvich)

West Side Story (Leonard Bernstein)

Happy ( Will Pharrel)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak