Bihar goizean eskainiko dute Arrasate Musikalekoek urteroko San Juanetako kontzertua. Musika emanaldia, bihar 13:00etan izango da Monterron parkean eta, bandak, guztira, zazpi abesti eskainiko ditu. Hala ere, goizeko hamaiketan kalejira ere izango da bandaren eskutik udalerriko kaleetan zehar.