Lapurreta Arrasateko fruta denda batean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ekainaren 21a

Goizaldean, 1:20ak aldera, bi pertsona sartu dira Arrasateko Seber Altube plazako Pilar fruta dendan. Ertzaintzaren arabera dendako kristal bat apurtuta sartu dira barrura eta kutxa erregistratzailearekin ihes egin dute. Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gertatutako argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak