Auto bat irauli da Arrasateko saihesbidean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ekainaren 20a

10:15ean, Arrasateko Gi-627 errepidearen 36'0 kilometroan (ospitaleko sarbidearen inguruan) auto bat irauli da. Istripuaren ondorioz zauritu bat Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Halere, Ertzaintzak jakinarazi duenez ez da larritasun handiko zauriturik egon eta errepidea garbituta dago jada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak