Arrasateko kaleak lepo bete ziren atzo haurren danborradari esker. Jon Merinok zuzendu zituen danborradan parte hartu zuten 230 umeak. Aurreko urteetako tradizioarekin jarraituz, lau banderadun eta zortzi konpainia jo zuten atzo. Udalerriko kaleak musikaz bete zituzten eta aparteko giroa sortu zen ume guzti horiei esker.