Beste urte batez Lore Gazteak Dantza eta Txikitxu Arrostaitz dantza taldeek, Haur Dantzarien Eguna antolatu dute, domekan eskualdeko eta Euskal Herritik etorritako dantzariak Arrasatera ekartzeko.
240 haur inguru
Iazko zifraren antzera, eta aurten ere hamar dantza talde eta 240 haur dantzaria arituko dira Arrasateko kaleetan zehar euren trebeziak erakusten.
Parte hartu duten dantza taldeak, hauek izango dira: Arrasatetik, Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz taldeak, Aretxabaletako Leizarrakoak, Antzuolako Oinarinekoak, Aramaioko Lagun-artean taldea, Bergarako Moises Aspiazu taldea, eta Soraluzeko Ametsa taldea.
Urrunagotik etorritakoak ere izango dira, hala nola, Gipuzkoatik Oiartzungo Elizalde dantza taldea, Bizkaitik Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldea eta Nafarroatik Iruñeako dantza taldea ere. Guztiak aurretik Arrasaten izandakoak, eta errepikatzeko gogoz datoz.
Dantzak, goiz eta arratsalde
Dantzari guztiak Zaldibarren elkartu dira eta jarraian kalejiratxoa hasiko dute. Hamaiketakoa egin ostean, 11:30ean goizekoa alardeari ekingo diote, eta besteak beste Arbolapetan, Seber Altuben, Herriko plazan eta Biterin egingo dute dantza hamar taldeetako ordezkariek.
Goiz parteko esfortzuaren ondoren, tradizioari jarraipena emanez, kanpotik etorritako dantzariek Arrasateko dantzarien etxeetan bazkalduko dute, eta 17:15ean ekingo diote arratsaldeko alardeari. Behin azken erakustaldiak eginda, Larrain dantza herrikoia hasiko 18:30ak aldera.
Amaitzeko dantzarako egarriz geratu direnentzat Gauargi erromeriaren emanaldia izango da 19:00etan.