17:30ak inguruan, Arrasateko autobideko sarbidea eta Eroski arteko GI-627 errepidean, auto batek istripua izan du; Arrasaterako norabidean izan da. Autoa gurutzatuta gelditu da errepidean, hala ere gidaria autotik onik atera dela jakinarazi du Ertzaintzak. Istripuan auto bakarra egon da inplikatuta eta garabiak autoa erretiratu eta garbiketa lanak amaitu artean Ertzaintza auto-pilaketak zuzentzen ari da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.