Janaria prestatzeko tresneriari dagokionez, bakoitzak berea eraman beharko du eta berrerabilgarriak izan beharko dute. Dena den, Udalak eskura izango ditu hainbat edalontzi eta plater hala behar dutenentzat. Era berean, azoka plazatik kanpo gune bat ezarriko da janari prestaketarako eta bertan, Udalak su kopuru jakin bat ere izango du. Su txikia eskatu dutenen artean zozketa egingo dute aurrerago; parte hartzaileek aldez aurretik jakingo dute sua erabili ahalko duten edo ez.
Jende gehiagok parte hartzeko aukerak baloratzen
Udal Gobernuak adierazi berri duenez, izen-emateak izan duen "harrera itzela" ikusita, pentsatzen ari dira gune bat egokitzea Azoka Plazaren inguruan, kanpoan geratu ahal izan diren herritarrek ere parte hartzeko aukera izan dezaten: "Izen-ematea gaur ireki da eta dagoeneko plaza guztiak agortu dira. Hori dela eta, Udalak leku gehigarriak jarriko ditu Azoka Plazaren inguruan edukiera handitzeko eta horregatik izen emateak zabalik jarraituko du, BAZen".