Gaur, osteguna, arratsaldeko 6tan izango da Arrasate 1970-1990 erakusketarekin erlazionatutako solasaldia Xabier Unzurrunzaga arkitektoarekin. Solasaldia irekia izango da eta Deba bailarako arkitektura eta hirigintzako profesionalei zuzendua dago. "Hiri eraikuntza. Hausnarketak" lelopean hilabetez ikusgai egon den erakusketak larunbatean, ekainaren 17an, itxiko ditu bere ateak. Solasaldia Kulturaten izango da, erakusketa dagoen tokian bertan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.