Zapatu honetan, hileko hirugarren zapatuetako ohiturari bat eginez, eskualdeko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da Seber Altube plazan.
Antzerki eta guzti
Nerea Lazpiur Debagoieneko Toki Garapeneko teknikariak azaldu duen bezala hilero ekintza osagarria bat egiten saiatzen dira, azokak puntu dinamikoago bat izan dezan. "Oraingo honetan Debagaraia Landa Garapena eta Debagoieneko Turismoaren ekimenez kale antzerkia egingo du Bapatean taldeak".
Garai On Naturartearen lokalean entseatzen dute eta Baserriko Porrusalda deituriko ikuskizuna eskainiko dute.
Hamabost postu
Debagoieneko hamaika eta kanpotik etorritako beste lau postu jarriko dira. Egongo diren produktuen artean garaiko barazkiak, okela ekologikoa edo egurrarekin landutako tresnak.